Ken Kitano
Our Face

Argazkilari bikaina izateaz gainera, Ken Kitano humanista handia ere bada. Bere lanaren ardatza gizakia da eta lan horren atzean dagoen muina gizakiak bere osotasunean bizitzeko duen eskubidearen defentsa. Kitanok munduan zehar bidaiatzen du eta era guztietako pertsonetan jartzen du arreta, haien klase sozialari jaramonik egin gabe. Beren erlijioa, etnia, kultura, lanbidea edo adinaren arabera taldeetan sailkatzen ditu eta argazkiak ateratzen dizkie. Gero, gela ilunean, eta artisau-prozedura baten bidez, erretratu horiek inprimatze bakarrean konbinatzen ditu, eta existitzen ez den baina, ustez, pertsona guzti horien alde komuna erakusten digun norbanako baten irudia sortzen du. Ikono kolektibo bat da, izaki berezien pilaketa, orain bata bestearengatik bereizezina dena. Kitanok bikain ulertu eta aplikatzen du argazkiaren dimentsio esentziala, idazketa automatikoa den neurrian ez duelako inor baztertzen eta pertsona oro gonbidatzen dituelako bertan sartzera.


J. Gómez

Ken Kitano (Japonia, 1968)
Our Face

2016ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak