Eulalia Abaitua
Orain 100 urte

Garai batek betirako markatu zuen Eulalia Abaituaren bizitza: Liverpoolen bizi izan zen garaiak. Bertan bizi izan zen, denboraldi batez, XIX. mende amaieran. Hiri hartan izan zuen lehen hartu-emana argazkilaritzarekin, tresnak erosi eta teknikak ikasi zituen, gero, Bilbora itzuli zenean, aplikatu zituenak.

Historialariek emakumezko lehenengo euskal argazkilaritzat jotzen dute Abaitua. Garai asaldatuak bizi izan zituen, gerrarteak, Bilboko industrializazioa eta landa-eremuko gizartearen ahultzea; aldaketa handiko garaiko lekuko pribilegiatua izan zen. Bilboko burgesia tradizionaleko emakumearen ikuspuntutik, arreta handia jarri zuen bere hirian eta inguruan, hiri zein landa mailan. Erretratua da bere generorik gustukoena, giza elementua ardatza da, beti bere ingurune naturalean eta artifiziorik gabe fotografiatua, libreki, batzuetan harrigarriak diren enkoadraketekin. Horrela atera zizkien argazkiak Arratiako Bailarako bizitzari, Begoñako auzoari, itsasadarrari eta bere bizitokitik gertu zeuden beste eremu batzuei, argazkilari honen lanaren zatirik handiena bere bizi-eremuaren ingurura mugatzen da-eta. Balio etnografiko eta historiko handia izateaz gainera, bere ondarea aldaketa eta nahasmen-garai hari buruzko dokumentu bikaina da.


J. Gómez

Eulalia Abaitua (Bilbo, 1953)
Orain 100 urte

2016ko edizioa
Kanpoko eta barruko instalazioak
Non: Portu Zaharra, Tellagorri Jatetxea eta Torrene Aretoa
Laguntzaileak: Aida Portu Zaharrekoa, Tellagorri Jatetxea