Zhang Kechun
The Yellow River

Ibai Horian zehar hainbat ibilaldi egin ondoren, Zhang Kechun ez zen bidaia-argazkiak ateratzen edo Txinako zibilizazioaren Ibai Sortzaileari omenaldia egiten hasi. Bisualki dramatizatu gabe, munduko ibairik handienetakoaren ikuspegia, zeinean arroa basamortu bihurtzen ari den, eraiki du. Formatu handiko kamararekin egindako irudi leunen bitartez, naturaren tamaina gogoratu nahi izan du, ia mikroskopikoak diren pertsonaien aurrean –handitasunean galduta beti–, abandonatutako Buddha baten buruaren aurrean –gizakiarentzat handiegia–, edo izugarrizko eta neurrigabeko eraikuntzen aurrean. Efektismorik gabe, tonu erregularrarekin, ibaiaren eta ibaiak zeharkatzen dituen lurraldeetako kutsadura izugarriaz ohartarazten du. Argazki-bidaia honetako milaka kilometroetan, ez du ematen gizaki suntsitzailea desagertzetik urruti dagoenik.


J. Gómez

Zhang Kechun (Txina, 1980)
The Yellow River

2015eko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Portu Zaharra
Laguntzailea: Aida Portu Zaharrekoa