Nyaba Léon Ouedraogo
The Hell of Copper

Infernua da. Infernua lurraren gainean, gaur egun, Ghanan, azkeneko urteetan Europa eta Estatu Batuetatik datozen hondakin elektronikoen helmuga nagusienetakoa. Acra hiriburuan, negozio ilegalak egiten dira e-hondakinen trafikoaren inguruan, diru-iturri handia. Ghanako handizkariek berriz ere erosten dute material hori, eta segidan Acrako zabortegira bidaltzen dute umeek erre dezaten. Berreskuratutako kobrea nigeriar edo indiarrei salduko zaie berriz ere, eta horiek Europara bidaltzeko bitxi merkeak egiteko erabiliko dute. NBEren arabera, urtero berrogeita hamar milioi tona hondakin elektroniko sortzen dira. Horrek ingurumen eta osasunean eragiten dituen ondorioak dramatikoak dira. Agbogbloshie Market zabortegiak 10 kilometroko hedadura dauka. Egunsentitik eguzkia sartu arte, 10 eta 25 urte bitarteko ehundaka ghanatarrek asteko zazpi egunak ematen dituzte ordenagailu zaharrak desmuntatzen eta plastikozko edo gomazko osagaiak erretzen, kobrea berreskuratu ahal izateko. Berunak, merkurioak eta PVC-aren lurrunak eragindako kalte ekologikoak eta osasunaren kontrakoak ere imajina ditzakegu. Zuzeneko gerturatze dokumentalarekin, horixe da argazkilariak salatzen duena.


S. Cardoso
J. Gómez

Nyaba Léon Ouedraogo (Burkina Faso, 1974)
The Hell of Copper

2014ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Algortako azokako kanpoaldea
Laguntzailea: Algortako azokako merkatariak