Maika Elan
The Pink Choice

Bi urtez, samurtasun eta diskrezioz, eta baita ausardiaz ere, argazkilari honek berarengan konfiantza jarri zuten bikote homosexualak erretratatu ditu, normalean beren etxeetan. Epairik eta voyeurismorik gabe, ohiko diskriminazioa edo irudikari bitxia eraldatzen duten kolore leun eta aberatsen trukatze soilarekin. Familia-album berezi honetan ez dago dramatizaziorik edo egoera baten salaketa-espirituan pisua duen kontzientzia txarrik, «norbere burua maitatzean, batak besteari zaintzean, ez dago desbideratzerik». Orduan, samur-samur, oso unibertso desberdinetan sartzen gara, adin guztietako eta gizarte-maila ezberdinetako bikoteen etxeetan, ostrazismora behartuta dauden homosexual vietnamdar horien etxeetan; argazkilariak hori ahaztarazten jakin du jende normalaren irudia jasotzeko, elkar maite duten pertsonen irudia. Umorearekin egiten du, komunitatearen barne-kodeak eta hari egokitzen zaizkion estereotipoak hautsiz, eta gay unibertso bat ezartzen du, arina, optimista. Kolorea, hemen, asmo dokumentalarekin aplikatzen du, eta kolorea bilatu nahi izateari esker, lortzen du emaitza hau. Vietnameko homosexualei beren burua onartzen, tabu familiar eta sozialen kontra borrokatzen eta, azken finean, lasaitasun berri batekin berresten lagundu dien irudi-bilduma.


J. Gómez

Maika Elan (Vietnam, 1986)
The Pink Choice

2014ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak