Ruud van Empel
World

Jungla lizun baten antza duen Eden bat da, non soilik umeak bizi diren. Unibertso onirikoa da eta bertan, kolorea materia da, oinarrizkoa, ia natura, funtsezkoa. Hosto handien edo aurpegi liluratuaren itxura hartzen duenean, sentsualitate distiratsua da, euri tropikal indartsu baten ondoren bezala; errealismorik bilatzen ez duen unibertsoa, gutako bakoitzaren hondora eramaten gaituena, bero sargorietara, montzoi-giroetara, kasu honetan begiradatik pasatzen den gorputz-esperientziaren gorespenera. Nabarmena da mundu honen ordenagailu bidezko eraikitze zaila, errealitatetik hartutako elementuekin margotzeko gaur egungo modu gisa, elementu eraldatuak, txikituak, mihiztatuak, leunduak eta bihurtuak, zerbait sakona edo lurperatua eskatuz, irudietan, ikusi ahal izateko. Ezin dugu Rousseau-ren El aduanero-ren oroitzapenetik ihes egin, baina hala ere, mundua, jada, pintura eta haren kodeen arabera baieztatzen ez den unibertsoan dauden irudien atzean existitzen da. Eragozpen batek inbaditzen gaitu, liluratzen gaituzten ispilu horiek zein generotara bidali ez dakigulako, ispilu lauak eta, aldi berean, xehetasunez beteak, konbinatuz beren kabuz existitzeari uzten dioten erliebez artikulatuak. Existitzen ez den mundua, baina benetan hor dagoena, izugarri hor dagoena, eta izugarri ederra dena. Agian ederregia, existitzen ez delako.


D. Barbeira
J. Gómez

Ruud van Empel (Herbehereak, 1958)
World

2013ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako Lorategiak