Maia Flore
Sleep Elevations

Paisaia modan dagoen ariketa da. Baita eszenaratzea eta teknologia digitalaren bitartez irudiak sortzea ere; horrek emaitzak ekartzen ditu zentzu guztietan, batzuetan hobeak, besteetan okerragoak. Maia Flore-ren lan gazteak –badirudi bere asmoekin bat datorren izen artistikoa dela– gaur egun hain ugaria den astuntasun erakusgarria saihesteko abantaila handia dauka. Aitzitik, beste ezer baino lehen, guztion ametsa egi bihurtu behar da, hegaldatu, lurraren erakarpenetik eta beherantz eta, poesiaren bitartez erortzetik erakartzen gaituenetik ihes egin. Txikoria-belarra kolore finez osatutako globo hauskorra bihurtzen da eta gorantz bultzatzen gaitu. Mundua berriz ere bisitatzeko, hura gainditu eta modu diferentean aprobetxatzeko aukera ematen digu, eta baita haren edertasuna zehazteko aukera ere. Irudi horiek (argazkia baino gehiago irudiak dira-eta) ilustrazioaren ideiarekin maite jolasean dabiltza, apaingarria denaren mugakide dira seduzitzen duten neurrian, nahiz eta, modu naïf-ean, jokamolderik gabeko zoriontasunaren gorazarre bihurtzen diren.


D. Barbeira
J. Gómez

Maia Flore (Frantzia, 1988)
Sleep Elevations

2013ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Metro Algorta
Laguntzailea: Metro Bilbao