Cristina de Middel
Snap Fingers and Whistle

Ahobatez eta modu ikusgarrian mundu osoko errekonozimendua jaso du Afrikako astronauta batzuen abentura kontatzen duen bere lehen seriearekin. Fikzio horrek museo handiak, umeak eta bildumagile txiki zein handiak konkistatu ditu. Autoeditatutako liburua altxor txiki bat da argazkilaritza, historia eta dotorezia maite dutenentzat. Jaialdi, erakusketa-areto eta paper-zorroen argitalpenetan, bere astronautak ikono garaikide bihurtu dira. Gorputzari lotutako askatasunaren aldetik, prentsako argazkilari ohiak bere tramankuluak berreskuratu eta New York fotografiatzeko kalera itzultzeko aukera ona. Lehen begiratuan hutsalkeria. Burua pasio pertsonal, mitologia, zine eta irudiz betea, West Side Story bere pelikularen bila ez bada joan behintzat. Okerrena da berriz ere aurkitu duela Manhattango kale-bazterretan, eszenografiarik muntatu gabe, soilik nora ezean ibiliz, egiazkoak fikzioa dakarrela konbentzituta –egiazkoa fikzioa izan ezean. Kaleko koloreak erregistratu ditu, pertsona, drama, tentsio eta argiekin gurutzatu da–. Bistan denez, dena amaitzen da pelikuletan bezala, hitz bakar batekin: Amaiera.


J. Gómez

Cristina de Middel (Alacant, 1975)
Snap Fingers and Whistle

2013ko edizioa
Barruko erakusketa
Non: Algortako azoka
Laguntzailea: Algortako Azokako Merkatariak