Mentalgassi
Playground


2012ko Getxophoto ediziorako, Berlingo Mentalgassi kolektiboak Getxoko bi espazio publikotan esku hartzen du bere ohiko metodoarekin: eskala handian inprimatutako argazkiak, zuzenean arkitekturaren eta hiri-paisaian instalatuak, lekuaren testuinguru espezifikoa —itsasoaren hurbiltasuna, hormen testura, ohartu gabeko publikoaren presentzia— erabiliz lanaren osagai gisa.
Haien instalazioek haurtzaroko keinuak islatzen dituzte: jolasa, inguruaren esplorazioa, eskuekin objektuak maneiatzea. Mentalgassik eskala monumentalera eramaten ditu eta espazio publikoan integratzen ditu, beti haurra ez den ibilitaria, baina esperiantzia antzekoak bizi izanagatik interpelatuz.
Mentalgassi Berlingo taldea da. Graffitiarenordezko zerbait gisa hasi zena mundu berri bihurtu zitzaien laster. Ur-ahiz itsatsitako irudien teknika ezberdinekin jolastuz oihartzun handia lortu dute. Era berean, batzuetan pertsonei, zenbaitetan kriptiko egiten den kaleko arte abstraktoak baino argazkiek gehiago eragiten dietela ulertu dute. Beraien helburua jendeak eguneroko egoerak beste ikuspuntu batetik begira ditzan lortzea da. Eta, ahal balitz, irribarrea aterarazi. Egiten dutena hiri-denborapasa dei daiteke, izan ere, hiritarrak harritu ahal izateko, teknika berriekin eta irudiekin jolasten baitute.


Mentalgassi (Alemania, 2006)
Playground
2012ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako hondartza