Frieke Janssens
Smoking Kids

Smoking Kids egunero bi zigarro-pakete erretzen dituen bi urteko haur indonesiarraren bideo ezagunean inspiratu zen. Bideoak mendebalde eta ekialdearen arteko ezberdintasun kulturalen inguruan pentsarazi zion, eta erretzea soilik helduei gordetako jarduera dela. Frieke-k erretzearen ekintza isolatu nahi zuen, ume bat erretzen ikusteak ikuslearengan eragiten duen eragin surrealaren bitartez. Kasualitatez, seriea erakutsi zuen lehen aldian Belgikako gobernuak tabernetan erretzea debekatzen zuen legea onartu zuen, eta horrek, askatasun murriztuaren sentsazioa ekarri zuen eta baita helduek haurren pareko tratua jasotzen zuten ideia ere. Eztabaidarik ez eragiteko, Friekek gezurrezko zigarroak erabili zituen estudioan. Horrela, klarionek edo gazta-tirek zigarroena egiten zuten, eta kea kandela edo intsentsutik zetorren.


J. Gómez

Frieke Janssens (Belgika, 1980)
Smoking Kids

2012ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak