Walter Schels
Life Before Death

Life Before Death seriea erretratatua hil aurretik eta ondoren ateratako argazkiek osatzen dute. Erretratatuak hilzorian dauden gaixoak dira, gelditzen zaien bizitza-tartea laburra izango dela jakitun. Walter eta Beate Lakotta-k egindako lana, azken horrek grabatu zituen pertsonaiekin elkarrizketak haien azken egunetan, bizitza eta heriotzari buruzko eta bi horiek banatzen dituen lerro mehearen inguruko dokumentu paregabea eta hunkigarria da. Mina ez dela bizitzatik haratago existitzen erakustea da Schels-en asmoa. Argazki bakoitzean pertsonaiek isiltasunaren gelditasunean hartzen dute atseden, harmonian, mundu honetako oinazeetatik urruti. Zalantzarik gabe, erretratua dimentsio berri batera eramaten duen lan aparta.


P.Urresti

Walter Schels (Alemania, 1936)
Life Before Death

2011ko edizioa
Barruko erakusketa
Non: Amezti Aretoa