Sander Marsman
Dianna

Dianna Leonard moduan jaio zen. Orain dela denbora batera arte, Dianna, emakumea, publikoki soilik sekretuan agertzen zen eta noizean behin. Hala ere, orain gutxi Leonard-ek bizitzeko gelditzen zaiona emakume bezala bizitzea erabaki zuen, Dianna moduan, hain zuzen. Sander Marsman-ek generoak eta inguruko eta hezitua izan zen garaiko presio sozialak markatuta dagoen eta bere identitatea kendu eta egunero fartsa bat irudikatu behar izan duen pertsona baten bizitza erretratatzen du. Zahartzaroak adorea eman dio betidanik barruan eraman duen pertsonari bizitzen uzteko.
Marsman Holandan jaio zen 1981an eta Alemanian hazi zen lehen zortzi urteetan. Ikusmin handiko bidaiaria, giza egoeraren aniztasunaren inguruko interesa piztu zitzaion. Autopertzepzioaren eta onarpenaren inguruan egiten du lan. Gaur egun Hagako (Holanda) The Royal Academy of Art-en ikasten dihardu. Leonie Hampton argazkilariaren laguntzailea izan da.


Sander Marsman (Holanda, 1981)
Dianna
2011ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Algortako Kultur Etxea