Maja Daniels
Into Oblivion

Maja Daniels-ek, hiru urtez, Frantziako ipar-mendebaldeko ospitale geriatriko baten bizitzari atera zizkion argazkiak, eta aldi berean gizarte modernoko zahartzaro-politiken inguruan dokumentatu zen. Bere lana “unitate babestuan” oinarritu zen, alzheimer-gaixoak dauden unitatean. Erakunde horretan zaharrak eta kanpoaldetik banatzen dituen atearen arteko harremana arreta-puntua bihurtzen da. Ateak bizitzatik isolatzen dituen sinboloa irudikatzen du, hori ez dute ulertzen eta egunero saiatzen dira aurre egiten irekitzeko alferrikako ahaleginekin. Into Oblivion PhotoVisura bekarako aukeratu zuten, eta Magenta Foundation´s Flash Forward Emerging Photographers of 2011-n irabazleetako bat ere izan zen. Into Oblivion liburu moduan argitaratuko da 2012. urtean.


P. Urresti

Maja Daniels (Suedia, 1985)
Into Oblivion

2011ko edizioa
Barruko erakusketa
Non: Torrene Aretoa