Mentalgassi
No Monotone Cities

Hirietan esku hartuz lan egiten dute enfoke originalak sortuz eta horretarako paper eta artazi bitartez sortutako irudiak erabiltzen dituzte. Wheatpaste teknika eta irudi indartsuak erabiliz talde honek trafiko-seinaleak, birziklapen kontainerrak eta tiketak balioztatzeko makinak, sinpatiak esnatu eta emozioak oroitzen dituzten hiri-elementu bihurtzen dituzte. “Hiri monotonoak” leku dibertigarriagoak bihurtzeko sormen-kontzeptuarekin, Mentalgassi-k atentzioa ematen dio hiritarrari, bere ingurunearekin nahasten ditu. Berlin eta beste hiri batzuetako kaleetan egoteaz gainera, Miamiko Art Basel ferian ere izan dira, eta Getxon ere bai.
Mentalgassi Berlingo taldea da. Graffitiaren ordezko zerbait gisa hasi zena mundu berri bihurtu zitzaien laster. Ur-ahiz itsatsitako irudien teknika ezberdinekin jolastuz oihartzun handia lortu dute. Era berean, batzuetan pertsonei, zenbaitetan kriptiko egiten den kaleko arte abstraktoak baino argazkiek gehiago eragiten dietela ulertu dute. Beraien helburua jendeak eguneroko egoerak beste ikuspuntu batetik begira ditzan lortzea da. Eta, ahal balitz, irribarrea aterarazi. Egiten dutena hiri-denborapasa dei daiteke, izan ere, hiritarrak harritu ahal izateko, teknika berriekin eta irudiekin jolasten baitute.



Mentalgassi (Berlin)
No Monotone Cities
2010eko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Portu Zaharra, San Nikolas plaza eta herriko beirazko edukiontziak
Laguntzailea: Abad Diseño