Eduardo Arrillaga
Sokamuturra

Sokamuturra da –arriskuak izan arren, edo agian izateari esker– zaindariaren jai askotako dibertsiorik jendetsuena; horietako batzuetan “soka-zezena” bezala ezaguna. Hamar urtez jarraian, Eduardo Arrillagak sokamuturra erretratatu du zezenaren aurrean korrika eginez, bultzada eta ukondokada artean, hainbat kamera hautsiz gainera. Arrillagak bere argazkietan unerik gozoenak zein harrapaketarik larrienak jaso ditu. Baina iraulkatzeen anekdotetatik haratago, bikain jaso du tentsioa irribarre bihurtuta, irribarrea beldur bihurtuta. Eduardok argazki-lengoaia zuzena, intentsitatez eta pasioz betea eskaintzen digu.


C. Terreros

Eduardo Arrillaga (Elgoibar, 1966)
Sokamuturra

2010eko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Algortako azokako kanpoaldea
Laguntzaileak: Algortako Azokako Merkatariak