Jiang Zhi
Rainbow

Rainbow (Ortzadarra) seriea metropoli komertzial modernoei buruzko ikuskizuna da. Ironiaz jositako maitagarrien ipuin itxurakoa. Sekulako ortzadarrak bidea egin du zeruan, eta hiriko leku ezberdinetako neoizko iragarki komertzialek osatzen dute. Naturako miraria artifizialak ordezkatu du. Hiri garaikideak elementu berberen batuketak osatzen ditu. Desira ez da berez hazten edo txikitzen, talka egin eta berebiziko arintasunez konektatzen da argi elektronikozko zubi handia eratuz. Mutur batetik bestera ibil gaitezke, baina albo biak berdinak direla egiaztatzeko baino ez.


J. L. Markaida
H. Torres

Jiang Zhi (Txina, 1971)
Rainbow

2009ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako igogailua