Philip Kwame Apagya
Studio Portraits

Bere erretratuek fantasia dakarte, erretratatuei orokorrean ezin lor dezaketena, gloria momentu batean edukitzeko aukera ematen die: telebistak barra armairuetan, bideo grabagailuak, hozkailuak ondo beteta dituzten sukalde modernoak… dibertigarriak izan daitezkeen tipologiak; baina nahigabe kezkagarriak direnak, bestelako estratu semantikoaren azpian dagoen zorroztasunagatik.
Izan ere, mendabalderako joera eta amets tribial eta materialistak sortutako hutsune kulturala erakusten dute.
Kwame Apagyak (Sekondi, Ghana, 1958) aitaren lanbidea ikasi zuen, eta Boli Kostan lan egin zuen argazkilari ibiltari gisa, laurogeiko hamarkadaren amaieran. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, besteak beste, Municheko Stadt Museum-en, Washingtongo Smithsonian Institute-n, Philadelphia Museum of Art-en eta Guggenheim Bilbao Museoan egin direnetan.



Philip Kwame Apagya (Ghana, 1958)
Studio Portraits
2008ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Metro Algorta
Laguntzaileak: Metro Bilbao