Pere Formiguera
Pare / Mare

Formiguerak Pare eta Mare aurkeztu ditu, Cronos proiektuko serie bi. Proiektu honetan 1 eta 75 urte bitarteko 32 modelok parte hartu zuten, eta hamar urtetan zehar argazkilariak erretratu bana egin zien hilero. Denboraren joanari buruzko hausnarketa honek alde bi dauzka: antropologikoa eta artistikoa. Pertsonaien aldaketa zolietaz jabetzeko aukera eskaintzen digu eta aldi berean, giza eduki eta aberastasunez betetako euren begiradei aurre egiten diegu.


A. Mentxaka
E. Barrueta

Pere Formiguera (Bartzelona, 1952)
Pare / Mare

2008ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Algortako azokako kanpoaldea
Laguntzaileak: Algortako azokako merkatariak