Manuel Vázquez
Save Image As

“Turistek beraien bidaietan izaten duten jokabidea behatzearen ondorioz sortutakoa da honako proiektu hau. Hamaika pertsona ibiltzen da, leku turistikoetan hara eta hona, mundua behin eta berriro beraien argazki-kamera digitalen pantailen bidez ikusiz (…). Bidaiatzeko jarduerak, zuzeneko izan du, betidanik, ikusmenaz gozatzeko beharrizanarekin. Memoria sortzeko iturri garrantzitsua bilakatu da argazkigintza; memoria digitala, alegia. Proiektu honek, hiria eskaneatu nahian edo dabiltzan turisten jokabide konpultsiboa irudi bidez dokumentatzea du helburu. Sortzen diren irudiak, Fikzioaren eta Errealitatearen arteko muga lausotuan kokatutako muntaketak baino ez dira. (…) Protagonista guztiak bertan egon ziren, posizio eta toki berberean, baina une desberdinetan.”

Getxophotok gonbitea egin zion Manuel Vázquezi Bilbo argazkitan ateratzeko, Save Image As seriearen barnean. Vázquezek behin eta berriz fotografiatu zuen Bilbao Guggenheim Museoaren zabalgunea 2007ko udan. Bertan lorturiko irudia Algortako metroan egon zen erakusgai Getxophotoren lehen edizioan.


A. Mentxaka

Manuel Vázquez (Kolombia, 1976)
Save Image As

2007ko edizioa
Getxophotorako bereziki egindako Bilboko irudia
Kanpoko instalazioa
Non: Metro Algorta
Laguntzailea: Metro Bilbao