Juan Santos
Palabras que guardan abismos

Hiria erreferente artistiko eta kultural ukaezin bihurtu da. Hiriak ikusizko kulturaren medio guztiak busti ditu, batez ere argazkigintza. Hiria errepresentazio erreferente estetiko nagusia da. Aurkako bidea hartuz, hiri-interbentzioan argazkintzak dauzkan aukeren gainean gogoeta egin nahi du lan honek. Interbentzio fisiko ikusgarriak proposatzen dituzten interbentzio artistikoetatik urrun, lan honen proposamena ikuslearen begirada interbenitzea da, ikusleak bera inguratzen duenaren gaineko begirada aldatu eta zalantzan ipini dezan. Era honetara egunero ibiltzen eta zapaltzen dugun -eta gehienetan jaramonik egiten ez diogun- hiriaren gaineko begirada ezberdin bat aldarrikatzen du egileak.
Juan Santos (Cáceres, 1968) informatikan ingeniaria da. Bere lanak hainbat lekutan erakutsi izan ditu, esaterako PhotoEspaña-n (Descubrimientos 2002 eta 2003, Premio Revelación 2006 NOPHOTO bere agentziari, Sekzio Ofiziala 2007), FotoNoviembre-n edota Madrileko Círculo de Bellas Artes-en. Argazkiak baliatuz interbentzioak egin ditu kalean La noche de las Palabras de Gijón-en eta PhotoEspaña-n (2005). Bere lana NOPHOTO agentziak ordezkatzen du, izan ere, bera da agentzia honen sortzaileetako bat.


Juan Santos (Cáceres, 1988)
Palabras que guardan abismos
2007ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Tellagorri plazan