Jorge Yeregui
El valor del suelo

"El valor del suelo (Lurzoruaren balioa), turismoarekin lotutako higiezinen merkatua, bigarren etxebizitzak eta eraikuntza- inbertsioak ikertzen dituen argazkigintza- proiektua da. Honakoa aditzera ematea du helburu: merkatuaren egoera konplexua, merkatu horretan esku hartzen duten faktore ugariak eta horien artean sortzen diren harremanak; arazo horren inguruko gogoeta baino ez du egin nahi, a priori inolako baloraziorik egin gabe. Goitik beherako triptikoek higiezinen agentzia edota sustatzaileek salmentarako erabiltzen duten estetika eta estrategiak islatzen ditu; hau da, estereotipoz betea eta salmentarako promozio estandarrarekin. Eskema berbera sistematikoki mota sozial desberdinetan behin eta berriz errepikatzeaz argi uzten du fenomeno horren norainokoa. Modu horretara, eragiketa horien hoztasuna agerian jarri eta arazo desberdinen aurrean pentsaraztea nahi izan dut, hala nola, etxebizitzak neurririk gabe eraikitzea edota inbertsio nahiz zorpetzearekin lotutako aisialdia kontsumitzea."


A. Mentxaka

Jorge Yeregui (Santander, 1975)
El valor del suelo

2007ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Antzinako Algortako hiltegiaren etxaurrea